Touring eta Beasain, Arrasate Hirian, zapatuan

Xabier Urtzelai 2023ko abu. 29a, 09:02

Debagoieneko taldeak aurre-denboraldian murgilduta daude, eta esaterako, zapatuan (16:30) jokatuko dute Mondrak antolatzen duen Arrasate Hiria txapelketa. Aurten Touring eta Beasain gonbidatu dituzte hiruko torneora.  

Zapatuan, irailak 2, 16:30ean hasita jokatuko dute Arrasate Hiria torneoaren 40. edizioa. Eta, lagunarteko torneorako Hirugarren mailako bi talde gonbidatu dituzte, Beasain eta Touring. Arratsaldeko lehenengo partiduan arrasatearrek Touring izango dute aurrean, 17:30ean kanpotarren arteko lehia izango da, eta arratsaldeko azken partidua (18:30) izango da Mondraren eta Beasainen artekoa.

Bazkideendako sarrera doakoa izango da, eta 25 urtetik gorakoek 5 euro oraindu beharko dituzte.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak