Debagoiena osorako Arrasateko anbulantzia medikalizatua, Bizi Euskarri Aurreratua, mediku barik aritu da bart berriro ere, 21:00etatik 09:00etar, EH Bilduk egiaztatu ahal izan duenez. Salatu dute ez dela hau gertatzen den lehenengo aldia, abuztuaren 5ean ere larrialdi-zerbitzu horretako erizainek medikuaren funtzioak egin behar izan zituztelako, orduan ere medikurik zelako egon.
Horren harira, Rebeka Uberak azalpenak eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak argitu dezan zeintzuk diren arrazoiak Arrasateko anbulantzia medikalizatua mediku barik aritu behar izateko. Ubera kezkatuta agertu da: "Ikusten ari gara Osakidetzan murrizketak normalizatzen ari direla, herritarrei agintzen zaizkien hainbat zerbitzu ez direla behar bezala eskaintzen ari eta Emergentziak ESIaren dotazioa eta egitura husten ari direla, osasun arretaren kalitatearen kaltetan".