Kadete, gazte eta junior mailako atletek gaur ekingo diete entrenamenduei, Mojategin, eta benjamin, alebin eta infantil mailakoak, bestalde, irailaren 11an hasiko dira 2023-2024 denboraldia prestatzen. Benjamin eta alebin mailakoek astelehen eta eguaztenetan izango dituzte saioak, 17:00etatik 18:00etara eta infantil mailakoek, berriz, egun berdinetan, 18:00etatik 19:00etara.