300 parte-hartzaileko muga ezarriko dute eta prezioari dagokionez, 15 eurokoa da federatuentzat eta 20 eurokoa, aldiz, federatu gabekoentzat.
Hiru ibilbide egongo dira aukeran: motza (30 kilometro eta 1.100 metro desnibel); luzea (37 km eta 1.400 m) eta extrem (41 km eta 1.700 m). Antolatzaileek azaldu dutenez, ibilbidearen markaketa "minimoa" izango da eta, beraz, derrigorrezkoa izango da GPSa eramatea (edo ibilbidea mugikorrean deskargatuta izatea). Aipatzekoa da izena ematen duten guztiei bidaliko dietela ibilbidea emailez, irailaren 21ean.
Bestalde, ibilbidean zehar anoa postu bat ere egongo da eta amaieran dutxak eta mangerak egongo dira, jateko paellarekin batera. Azkenik, antolatzaileek nabarmendu dute martxa bat dela eta ez lasterketa bat: "Martxa ez da lehiakorra, gozatu inguruaz eta saiatu flow-a aurkitzen" adierazi dute.