Ate irekiekin abiatuko du ikasturtea Aikido Taldeak, irailaren 6an

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko abu. 28a, 13:59

Urtero moduan, ate irekien jardunaldia egingo du Arrasate Aikido Taldeak ikasturteko lehen egunean, jende berria erakartzeko helburuarekin. Irailaren 6an izango da, Musakola kiroldegian, 17:30ean hasita.

Irailaren 6an, eguaztena, abiatuko du 2023-2024 ikasturtea Arrasate Aikido Taldeak eta ate irekien jardunaldiak egingo dituzte. Hala, 17:30etik 18:30era haurrei zuzendutako saioak egingo dituzte eta 18:30etik 20:00etara, aldiz, helduei zuzendutakoak.
 
Ikasturteko ordutegiei dagokienez, iazko berdinak izango dira; hau da, astelehen eta eguaztenetan egingo dituzte saioak, 17:30ean haurrek eta 18:30ean helduek.
 
Haurren klaseetan, aikidoa bere osotasunean landuko dute, baita psikomotrizitate eta meditazio ariketak ere. Helduen saioetan, bestalde, honako arlo hauek landuko dituzte: aikido poliziala, aikibudoa, jiu-jitsu artearen oinarriak, arma zurien erabilera (jo, bokken, tanto...) edota meditazio ariketak.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak