Uribarri auzoko bola-txapelketan Gotzon Uranga nagusi

Mirari Altube Arrese 2023ko abuztuaren 28a

Bola-txapelketako irabazleak.

Arrasateko Uribarri auzoko nekazari-jaiak ospatu dituzte asteburuan, eta bola-txapelketan 66 lagun elkartu ziren zapatu gauean, nor baino nor gehiago. Irabazlea Gotzon Uranga izan zen sei txirlo botata. Haren atzetik geratu ziren Boni Plaza, bost txirlorekin, eta Ion Iriarte, hirurekin.

Parte-hartzaileen esanetan "giro bikaina" sortu zen bolatokiaren bueltan txapelketa jokatu bitartean.

Aurretik, arratsaldean, gaztetxoek jardun zuten lehian.

Gaztetxoen txapelketako irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak