Arrasateko Udaletxeko telefonoa matxuratu da

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abuztuaren 23a

Arrasateko Udaleko telefonoa matxuratu da. Argazkia: Pixabay

Iturbide egoitzan egiten ari diren obren ondorioz Udaletxeko telefono linea nagusiak matxura bat izan du

Arrasateko Udalak jakitera eman du, Udaletxeko telefono linea nagusiak matxura bat izan duela, Iturbide egoitzan egiten ari diren obren ondorioz.

Teknikariak lanean dihardute une honetan matxura ahalik eta azkarren konpondu eta telefonoa berriz ere erabilgarri egoteko. Bien bitartean, udaletik adierazi dute, edozein larrialdi izanez gero, udaltzainen telefonoa erabiltzeko (943 25 20 10).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak