Sutea gertatu da gaur Arrasateko Fagor Ederlan enpresan. Goizeko 07:30 inguruan jaso dute suhiltzaileek abisua eta bertara iritsitakoan ordubetez aritu dira lanean sua kontrolpean izan arte.
Suhiltzaileek adierazi dutenez, galdatutako material ontzi batetik bestera pasatzean, bigarrenak gainezka egin du eta materiala lurrera eroritakoan piztu da sutea. Suhiltzaileek gaineratu dute sua lokalizatua izan dela, eta, beraz, ingurua hozten aritu direla ordubete pasatxo, egoera kontrolpean izan arte.
Bestalde, ertzaintzatik esan dute lau langile artatu behar izan ditutztela unean bertan, baina zorionez, inor ez dute ospitalera eraman beharrik izan.