Uztailean hasi zituzten lanak, barruko igerilekuaren udako etenaldia aprobetxatuta. Zorua egoera txarrean zegoela antzeman zuten, eta berritzeko erabakia hartu zuten, "kirol instalazioak hobetzeko eta erabiltzaileek zerbitzu hobeagoa" izateko asmoz.
Aldagelez gain, saunara bidean ere konponketak egiten dabiltza, eta, beraz, itxita dago eremua. Alabaina, espero dute astelehenean irekitzea eremua.
Errugbi zelaia
Mojateko errugbi zelaiko lanak ere martxan daude, eta aurreikuspena da irailean zehar amaitzea.