Kaleratzeak Stop-ek mozioa erregistratu du Arrasate "tentsio handiko eremu" izendatzeko

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abu. 1a, 12:00
Etxebizitzak Arrasateko Txaeta kalean. Irudia: Eneko Azurmendi.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal nagusienetan abiatu du plataformak mozioak aurkezteko kanpaina, "etxebizitzen alokairuen eta salmenten prezio altuengatik".

Debagoieneko Kaleratzeak Stop-ek uztailaren 28an erregistratu zuen mozioa Arrasateko Udalean, eta espero dute iraileko osoko bilkuran lantzea gaia. Jakinarazi baitute Arrasateko bataz besteko alokairua 900 eurokoa dela, baina Etxebiden izena emanda dauden familien bataz besteko diru sarrera 14.000 eurokoa dela urtean. "Datu horiek erakusten digute udalerrian eta Gipuzkoan dagoen bizitoki-larrialdia gazte eta familia askorentzat. Gainera, handitu egin da Etxebiden izena emanda daudenen zerrenda, ez baita nahikoa alokairu sozialeko etxebizitzen parkea".

Plataformako kideek, beraz, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote egoera horretan dauden udalerriak "tentsio handiko eremu" izendatzeko, Espainiako Gorteek maiatzean onartu zuten Etxebizitza Legea dela-eta, eskumen hori baitute erkidegoetako gobernuak; hain justu, era horretan izenda ditzakete hiriak, auzoak edo herriak. "Hala, prezioak kontrolatzeko mekanismoez gain, tenkatutako eremuetan kontratua hiru urtez luzatzea eska daiteke, kaleratzeak saihestuz", nabarmendu dute plataformako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak