Egun handia atzokoa Torrent-en (Valentzia) Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua arrasatearrentzat. Espainiako txapelketa jokatu zen bertan, eta emaitzak ezin hobeak izan ziren kirolari debagoiendarrentzat. Pertika-jauziko podiumean izan ziren biak; Maialen Axpek hirugarren urrezko domina lortu zuen, 4,37ko marka eginda. Malen Ruiz de Azua bigarren izan zen, zilarrezko domina jantziz, (4,27).
Hirugarren saiakeran lortu zuen 4,37 metroko marka egitea Axpek. Malen Ruiz de Azuak lehen saiakeran 4,12 metro eginda, lehen postuan jarri zen hasieran. Azkenerako, baina, Maialen Axpek, Ruiz de Azuaren marka ondu, eta nagusi izan zen 4,37ko metroko markarekin.
🏆 ¡Maialen Axpe se proclama campeona de España de salto con pértiga!
— Teledeporte (@teledeporte) July 29, 2023
🔥 La deportista vasca ha conseguido saltar hasta el momento 4.37m y ha superado a @Malenruizdeazua#CEAtletismo #AtletismoRTVE
Ya en @teledeporte y https://t.co/9ZjhsyxEue pic.twitter.com/pl3q4IpdYB