Ander Muruak Antton Pebet memoriala irabazi du

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko uzt. 30a, 20:00

Irazustabarrenarekin osatu du bikotea arrasatearrak, eta finalean Arteaga eta Loza baino gehiago izan dira, (22-14). Orain dela bi urte ere irabazi zuen txapelketa; memoriala modu borobilean amaitu du, pilotari onenaren saria jasota.

Villabonako Behar Zana frontoian jokatutako Antton Pebet Memoriala irabazi du gaur arratsaldean Ander Muruak Aratz Irazustabarrenarekin batera. Finalean Axier Arteaga eta Carmelo Loza baino gehiago izan dira, eta azkenerako 22 eta 14 irabazi dute finala. Gainera, pilotari arrasatearrak erakutsitako maila saritu nahi izan dute, eta pilotari onenaren saria jaso du Muruak.

Hasiera batean Uriondorekin batera osatu behar zuen bikotea arrasatearrak, baina finala jokatzerik izan ez duenez, Aratz Irazustabarrena izan du bidelagun.

Lehia estu joan da, eta hasieran Arteaga eta Lozak aurrea hartu arren, lehen atsedenaldira irabazten joan dira Murua eta Irazustabarrena (5-9). Neurketak aurrera joan ahala, arrasatearrak aldea haunditu du, eta azkenean 14-22 nagusitu dira Murua eta Irazustabarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak