Musakolako kutxazaina, "beste behin", zerbitzuz kanpo dagoela salatu dute

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko uztailaren 26a

Kutxabanken Musakolako kutxazaina. (Argazkia: Google maps).

Herritar batek salatu duenez, Kutxabanken kutxazainak hiru aste daramatza zerbitzuz kanpo. "Geroz eta sarriago gertatzen den gauza bat da. Abisua ematen dugu eta ez dute konpontzen. Ezin da onartu auzo bat kutxazainik gabe edukitzea hainbeste denbora. Jende helduak erdiguneraino joan behar izaten du dirua ateratzera", nabarmendu du herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak