Giro ederra nagusi, Ferrerias kaleko jaietan

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko uztailaren 26a

Uztailaren 26a, Santa Ana eguna, beti dago gorriz Arrasateko Ferrerias kaleko auzotarren egutegian. Gaurko egunez, kaleko jaiak ospatzen ari dira; Eguerdian txistularien laguntzarekin kalejira egin dute, eta arratsaldean jolasekin eta txokolatadarekin gozatu ederra hartu dute etxeko txikienek. Gauean, mahaiaren bueltan elkartuko dira kaleko bizilagunak beste urte batez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak