Biharko emanaldiari dagokionez, blues munduko bi musikari handi ariko dira Herriko Plazan, 19:30etik aurrera: Paul San Martin pianoan eta Fran Serrano kontrabaxuan. "Bi musikariek Itziar Yaguerekin kolaboratu dute proiektuetan eta ibilbide oparoa dute, Paul San Martinen bakarkako bost diskoak barne", azaldu dute Ibai-artetik.
Bestetik, etzi, Marta Suñe eta Johnny Bigstone etorriko dira Kataluniatik. "Iaz ere bisitatu gintuzten laukote formatuan, baina orain bikote bat aurkezten digute, giro intimoagoa sortzeko. Nazioko bluesaren musikari handienen artean, Marta da emakumezko harmonia-jole bakarra. Oraingoan, gitarra batekin etorriko da, bere ahotsa jarri eta harmonika jotzen duen bitartean. Kontzertu honetan blues klasikoenera eramango gaituzte, euren esentziara eta generoaren jatorrira itzuliz", adierazi dute antolatzaileek. Mondragon hotelean izango da, eguenean, 19:30ean.