Dokumentala eta hitzaldia, inperialismoaren kontra

Uxue Igarza Loiola 2023ko uzt. 22a, 16:04

Askapena Euskal Herriko Erakunde internazionalistak eta Irati Tabernak dokumentala eta hitzaldia antolatu dituzte hilaren 25erako, eta asteazkenean, hilak 26, Kubako iraultzaren lehen urratsaren urteurrenean, kontzentrazioa deitu dute herriko plazan, 18:30ean.

La gota del agua dokumentala proiektatuko da Irati tabernan, hilaren 25ean, 18:30ean. Ondoren, Carlos Aznarezen eskutik, Cuba revolucionaria y las nuevas rebeldias latinoamericanas izeneko hitzaldia egongo da. Hurrengo egunean, uztailaren 26an, elkarretaratzea deitu dute 18:30ean. "Kubak pairatzen duen blokeo inperialista eta kapitalista salatzeko kontzentrazioa izango da (…) Internazionalismoa borroka politikoa da. Horregatik, uztailaren 26a gogoratzeko eguna izan behar da, internazionalista guztiontzako".

Antolatzaileen esanetan, uztailaren 26a "egun berezia" da inperialismoaren aurkako borroka politikoan: "Egun horretan Kubako Iraultzaren lehen urratsa ospatzen da. 1953ko uztailaren 26an ez zen helburua lortu; hots, Kuban iraultza sozialista eta antiinperialista lortzea, baina etorkizuneko iraultzaren lehen urratsa izan zen. Egun horretan inperialismoaren aurkako jarrera indartu zen, beranduago loratuko zen hazia bihurtuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak