"Guztion eskubideak eta askatasuna daude jokoan, hortaz, botoa ematera joan beharra dugu. Gorrotoari aurre egiteko botoa erabili behar dugu eta Espainiako Gobernuan gehiengo aurrerakoia berritu", esan du arrosak banatu bitartean.
Zerrendan bigarren hautagai den Maria Luisa Garcia Gurrutxaga izan du lagun Arrasaten; horrek ere botoa ematera joateko deia berretsi du: "Igandean bi aukera daude jokoan: gobernu aurrerakoia Sanchezen eskutik edo atzerakoia PP eta VOXen eskutik. Babesa eskatzen dut alderdi sozialistarentzat, hori erabiliko dugulako gure eskubideak bermatzeko, hazkunde ekonomikoa sakontzeko eta gure autogobernuaren aurrera egiteko".
Kanpaina ixtera etorri dira eta oso baikor agertu dira domekara begira.