Jakinarazi dutenez, taldeen dinamizazioan, ikastaroen kudeaketan eta esku hartze ezberdinen diseinuan aritua izatea dira lanpostuaren ezaugarrietako hiru, eta, beraz, hori baloratuko da. Horrez gainera, Arrasatekoa edo ingurukoa izatea ere gogoan izango dute lanpostua esleitzerako orduan, eta baita feminismoaren zein euskalgintzaren herri mugimenduak ezagutzea eta eremu horietan eskarmentua izatea. Ikasketei eta tituluei dagokienez, berriz, kontuan hartuko dituzte, hala nola gizarte langintza, irakaskuntza eta psikologia.
Interesa duenak, beraz, aniztasuna@ekinemakumeak.eus edo emakumeak@ekinemakumeak.eus helbidetara bidali dezake curriculuma.