Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan izango da aurkezpena, irailaren 9an, 18:00etan, baina aurkezpenera joateko aukerarik ez dutenek ere izango dute informazioa eskuratzeko aukera, aurrez egun horretarako hitzordua hartu baitaiteke, 10:00etatik 17:30era bitartean. Lehentasuna izango dute hitzordua hartua duten familiek, baina hurbiltzen diren gainontzekoek ere arreta jasotzeko aukera izango dute.
Landu beharreko gaiak
Laguntza ematea du asmo Hirukidek, eta, horregatik, azalpenak emango ditu zenbait gairen inguruan; besteak beste, familia ugarien eskubideen inguruan jardungo du, baina baita dituzte laguntzen eta berrikuntzen gainean ere.