'Hazia' musikalaren sorta eskuratu daiteke

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko uzt. 29a, 09:56

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea dago Gontzal Mendibil gidoilari eta zuzendariak eginiko lanaren atzean. 2022ko irailaren 17an aurkeztu zuten musikala, eta orain sorta eskuratzeko aukera dago: eszenak, abestiak eta Arriaga antzokian eginiko zuzenekoaren grabazioa.

Era horretan, elkarteko kideek helburu dute Jose Maria Arizmendiarrietaren ondarea jasota gelditzea, eta, gainera, mundura zabaldu ahal izatea. "Arizmendiarrietaren pentsamenduaren balioak enpresan eta gizartean aplikatzea bultzatzeko dugun helburuaren ildotik, Hazia-ren helburua zen bertaratutakoei musika ikuskizun eszeniko bat eskaintzea, haren pentsamendua, balioak eta ideia sozialak; hain justu, kooperatiben mundua garatzeko hainbeste fruitu eman zituen hazia hizpide izanda", adierazi dute elkarteko kideek.

Musikalaren sei emanaldi egin dituzte, eta horrek sortutako "zapore onaren" ondoren erabaki dute sortaren aldeko hautua egitea. Hala, interesa duenak, 40 euroren truke eskuratu dezake. Horretarako, amigos.jma.lagunak@mondragon.edu helbidera bidali daiteke mezu bat, edo 674 041 590 telefono zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak