Greba Feminista Orokorrari begirako hirugarren topaketa egin dute Arrasaten

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko uzt. 19a, 16:57

Atzo, martitzena, azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrari begirako hirugarren topaketa egin zuen Arrasateko Denon Bizitzak Erdigunean taldeak. "Partaide berriak batu zitzaizkigun asanbladara, beraz, orain arte egindakoa gogoratu, aurrera begira egitekoen ardurak banatu eta udatik bueltako helburu zein eginbeharrak zehaztu genituen", azaldu dute.

Nabarmendu dutenez, oraindik "lan handia" dute aurretik. "Beraz, hurrengo topaketara begira ateak zabalik uzten ditugu, prozesu honetan parte hartu nahi duenarentzat". Irailaren 5ean izango da hori, 18:30ean Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak