2023ko Zaldibarko 24 orduko txapelketak badu irabazlea: Zezi Army talde arrasatearra. Goizeko 08:30ean hasi zen txapelketa, eta goizeko hiruak pasatxo amaitu zen. Finalean, nor baino nor gehiago Zezi Army taldea eta Sukusuku. Azkenean, bat eta huts irabazi zuten lehenengoek, eta honela, bigarren urtez jarraian txapeldun izatea lortu dute. Hirugarren postua Pedro de Avendañorentzat izan zen.
Horrez gain, hainbat sari banatu ziren, besteak beste, gol gehien sartu zituen jokalariaren saria, atezain onenaren saria, edota jokalari onenaren saria. Hauek izan ziren banatu ziren sariak:
- Txapelduna: Zezi Army
- Txapeldun ordea: Sukusuku
- 3. postua: Pedro de Avendaño
- Fair Play saria: Pedro de Avendaño
- Jokalari onenaren saria: Eros Txinarro
- Atezain onenaren saria: Jonatan 'Jimmy'
- Goleatzaile onenaren saria: Auritz
Babesleek ere txapelketak haien aletxoa jarri zuten, eta parte hartzaileek hainbat opari jaso zituzten:
- Kabuena baserriko otarra: Pedro de Avendaño
- Uxarterako bost bonu: Zezi Army
- Uxarteko hiru bonu: Sukusuku
- Uxarteko bonu bat: Eros Txinarro
- Uxarteko bonu bat: Jonathan Jimmy