Blues zaleendako gozamen handia izan da Trudy Lynn handiaren zuzenekoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko uzt. 16a, 11:55

Arrasate Blues jaialdiaren eskutik izan zen Bluesaren dama, atzo, herriko plazan. Travellin' Brothers bilbotarrekin aritu zen. Gozamen hutsa zaletuendako.

Abuztuan beteko ditu 76 urte blues elektrikoaren eta soul blues doinuen abeslari eta konpositore estatubatuarrak. Egunotan martxan den Arrasate Blues jaialdiko izarra edo kartel-burua zen eta atzo herriko plazan egindako emanaldian argi gelditu zen zergatik. Grammy sarietarako bi izendapenek eta Blues Music Award-erako hamabi izendapenek bermatzen dute Lynnenn ibilbidea. 

Bluesaren dama Travellin’ Brothers bilbotarrekin batera aritu zen eta aldamenean izan zuen Texasko blues-eszenako harmonika-jole baloratuenetako bat den Steve Krase. Dantzan jarri zuten bat baino gehiago plazan.

Azken bi kontzertuak gaur

Arrasateko Ibai-arte merkatarien elkarteak antolatzen du Arrasate Blues jaialdia Udalaren laguntzarekin, eta bosgarren ekinaldia dute aurten. Eguenean abiatu zen jaialdia eta ordutik makina bat kontzertu, jam session eta gidatutako dantza saio izan dira.

Gaurko bi kontzertuekin amaituko da 2023ko Arrasate Blues jaialdia. 13:00etan Monica Duran izango da Arbolapetan eta 19:00etan The Spolem Girls taldea Jokin Zaitegi plazan.

 

Erlazionatuak

Peru Altube, The Soul For Real Band taldearekin

Eneko Azurmendi Barrena 2023 uzt 16 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak