Bluesa ere dantzagarria dela erakutsi dute Portaloian

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko uzt. 15a, 13:26

Arrasate Blues jaialdiaren baitan, Blues dance saioa egin dute Portaloian eguerdian, Lazy Blues taldeko Rosa Salgadok eta Txusek gidatuta. Saioa arrakastatsua izan da, "uste baino jende gehiago" animatu baita, gidarien esanetan. "Jendetza batu da eta pozik geratu gara", nabarmendu du Salgadok.

Maila guztietako jendea egon da dantzaldian, bluesa dantzatzen eskarmentu handia duena zein ia pausorik ez zekiena. Edozelan ere, giro ederra nagusitu da eta saioko gidariak oso gustura azaldu dira. "Ikusi dugu jendeak oso ondo pasatu duela eta hori da inportanteena", dio Salgadok.

Bluesa eta jazza musika klasiko beltza dela azaldu du eta hortik datozela beste generoak ere. "Entzun bezain laster, mugitzea eskatzen dizu gorputzak eta aurpegian irribarre bat zabaltzen zaizu".

Lazy Blues taldeko kideak ohituta daude dantza klaseak ematen, baina talde txikientzat eman ohi dituzte. "Gaurkoa moduko saioak ez ditugu egiten normalean, baina oso aberasgarria izan da guretzat ere". Era berean, balio handia eman dio Arrasate Blues jaialdiari. "Disfrutatzeko jaialdia da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak