Bihar, zapatua, goizean Ezozia Ala Hil eta Txesterfield taldeen arteko norgehiagokak (08:30) abiaraziko du Zaldibarko 24 orduko txapelketa. Horiek izango dira goiztiarrenak, eta jarraian etorriko dira gainontzeko taldeen partiduak –txapelketan hamaika talde egongo dira, guztira–, bost jardunaldi jokatzeraino. Hala, bost jardunaldi horietatik, goizean hiru jardunaldi jokatuko dituzte, eta, 14:00etatik 16:30era atseden hartzeko etena egin ostean, arratsaldean jarraituko du partiduen maratoiak, 22:00ak arte.
Fase finala 22:45ean hasita
Hamaika talde horietatik hiru kanpoan geratuko dira gauez jokatuko duten fase finalerako. Hala, final-zortzirenak 22:45ean hasiko dituzte, eta fase horretan kanporaketa partiduak izango dira. Eta antolatzaileen aurreikuspena da finala 03:00etan jokatzea. Txapelketako ordutegiak, hemen.