Joan den egubakoitzean, hainbat udalen arteko bilera bat egin zuten, osasunaren eta prebentzioaren garrantziaz hausnartzeko eta arlo horretan hainbat proiektu sustatzeko. Bilera horretan, Arrasateko alkate Maider Morrasek aktiboki parte hartu zuen eta udalerrian gauzatu nahi dituzten ekimenak partekatu zituen.
Hegalak zentrora egindako bisitan, zera nabarmendu zuen alkateak: "Kirol-zentro hau guztiz bat dator Kirol Herria proiektuaren filosofiarekin. Proiektu hori Arrasateko Udal Gobernuak sustatzen du, eta bere helburua kirola pertsona guztiei hurbiltzea eta gaixotasunen prebentzioan lan egitea da". Izan ere, udalerriko kirol eta osasun arloan diharduten eragileekin elkarlanean egingo duten ekimena da Kirol Herria. "Proiektu honen bidez, komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatu nahi dugu kirol-jardueretan eta bizimodu osasungarriak sustatu".
Morrasek dio kirola pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko tresna indartsua dela, haien gaitasunak edo trebetasunak alde batera utzita. "Guztiok kirolaren onurez gozatu ahal izateko berdintasunezko aukerak emateko konpromisoa hartzen dugu".