Bertako eta sasoiko produktuen azoka, zapatuan

Mirari Altube Arrese 2023ko uztailaren 11

Uztaileko hirugarren zapatuarekin batera bertako eta sasoiko produktuen azoka egingo dute Seber Altube plazan, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Ogia, gazta, eztia, gozogintza eta sasoiko barazkiak eta frutak eskainiko dituzte bertako ekoizleek jarritako postuetan.

Aurreko hilabeteetan legez, Biteri plazako aparkalekuan bi ordu doan eskainiko dituzte autoa aparkatzeko, erosketak egin bitartean. 

Oporrak hartu aurreko azken azoka izango da. Hurrengoa irailaren 16an egingo dute, eta orduan, sasoiko produktuen tailerra ere izango da umeentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak