Lazy Blues taldeko Rosak eta Txusek gidatuko dute dantza saioa, eta antolatzaileen esanetan penintsularen iparraldean Blues dance eskolak ematen bakarrak eta aitzindariak dira: "Arrasate Bluesera urtero datorren talde bat da eta haien dantzak ikusiz gozatu ahal izan dugu beti. Orain, arrasatearrok eta gerturatzen zareten orok, dantza egiten ikasteko eta dantza-egun handi bat pasatzeko aukera dugu".
Maila eta adin guztietara egokitutako ikastaroa izango da, izan ere, ohituta daude hasiberriei eskolak ematen: "Arrasatear eta bisitari oro animatzen dugu saio honetan parte hartzera eta primeran pasatzera!".