Adineko pertsonentzako indukzio-plaka adimentsu bat aurkeztuko dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko uzt. 10a, 15:11

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatutako ekintza bateko irudi bat.

Acede elkarteak eta Adinberri Fundazioak garatu dute proiektua, eta asmo dute eguneroko sukaldeko lanean oztoporik ez izatea.

Horretarako, "modu seguruan kozinatzeko" indukzio-plaka bat aurkeztuko dute, adineko pertsonentzat ez ezik, ikusmen murriztua izan dezaketen pertsonentzat baliagarria izan daitekeelakoan. Are gehiago, nabarmendu dute gailuak pertsona horien autonomian eta askatasunean eragin dezakeela.

Proiektu hau gogoan izanda, beraz, aurkezpena egingo du Arrasateko Nagusien Kontseiluak. Uztailaren 19an izango da, eguaztena, 10:00etan, Arrasateko Danobat elkartean. Ondoren, Retina Gipuzkoa Begisare elkarteko Itsaso Nuinek Ikusmen murriztuko pertsonak hitzaldia emango du.

Irekia izango da aurkezpena, baina aurrez izena eman behar da ankontseilu@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak