Haurrentzako lasterketarekin hasi dute eguna goizeko hamaiketan, eta pintxo-pote musikatua egin dute 11:30ean. Jolas herrikoiak ere izan dituzte auzokideek, eta gaurko beroari aurre egiteko, ur-jolasak. Pregoiaren ondoren, berriz, herri bazkaria egin dute Arizmendi ikastolako Santa Teresa guneko patioan. Hain justu, 80 pertsona inguru elkartu dira bazkaltzeko.
Arratsaldean, ekintza gehiago
Bazkalostean bingoa izan dute auzokideek, baina gauera arte luzatuko da festa. DJ Dani arituko da musika jartzen 18:00etatik aurrera, eta, eguna indartsu amaitzeko, txistorra erreko dute parrilan, 20:00etan. Azkenik, Patxi Luque musikariaren kontzertua egongo da 21:00etan.