Itxaso Plaza: "Murtzian taldekako lorpena izan da politena"

Xabier Urtzelai 2023ko uzt. 7a, 19:03

Itxaso Plaza, Igamo Packaging-eko taldekideekin entrenatzen. Argazkia: Lokatza Z.E

asteburuan Espainiako txapelketa jokatu du Murtzian, eta euskal selekzioa ordezkatuz taldeka urrezko domina irabazi du arrasatearrak.

Itsaso Plazak (Arrasate, 2005) lasterketez betea du uztaila. Baina asteburuan hitzordu be- rezia izan du, Cartagenan (Mur- tzia) jokatu duten Espainiako txapelketan euskal selekzioa ordezkatu du eta. Talde indar- tsuenen multzoan zeuden, eta hasieratik erakutsi zuten eus- kaldunek faborito izatea ez zela eurendako gainkarga.

Taldeka podiumeko lehenengo koskara igo zarete. Eta ez da ezustekoa izan.

Ez; faboritoen multzoan geunden eta lehenengo kilometroetatik hartu genuen lasterketako errit- moa jartzeko ardura.

Arlo pertsonalean, 13. sailkatu zinen.

Bai; taldekako garaipenak egin dit ilusioa, helmugan 13. izateak ez dit apartekorik esaten. Azken batean, lehenengo mendatean –82 kilometroko lasterketa zen– ez nuen ihesaldian sartzerik izan. Ez zen nire ezaugarrietara egokitzen zen mendatea, eta atzean geratu nintzen. Bigarren mendatea, berriz, ondo igo nuen, luzeagoa zen, malda handiagoa zuen... Ihes egindako batzuk harrapatu nituen orduan, baina, ihesaldian bi ordezkari sartu genituenez, atzean lan egitea tokatzen zen; besteen ihesaldi saiakerak zapuztea, alegia.

Euskal selekzioko seikoa, podiumean. Argazkia: Espainiako txirrindularitza federazioa.

Lasterketaz beteta dator uztaila.

Pentsa, asteburuan hiru proba izango ditugu jarraian, ostira- letik [gaur] hasita domekara arte.

Uztailaren 15eko hitzordu bikoitzerako motibatuta?

Bereziki motibatuta, bai. Zapatu goizean Bergaran izango dugu San Martzialeko igoerako erlojupekoa eta arratsaldean beste lasterketa bat izango dugu, Oñatin. Challenge moduko bat antolatu dute bi herrietako kluben artean, eta polita izango da etxean lehiatzea. Oñatikoa, esaterako, lasterketa berria da; Arregiko maldak izango ditugu eta uste dut ondo egokitu naitekeela lasterketa horretara.

Datorren urtera begira ze asmo?

Oraindik ez daukagu ezer garbi; beraz, goiz da ezer esateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak