Botoa kudeatzeko laguntza eskainiko du EAJk Iturriotz kaleko lokalean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko uzt. 7a, 13:25

Espainiako Kongresurako hauteskundeak direla-eta, jeltzaleak Iturriotz kaleko 21. zenbakian duten bulegoan daude egunotan eta uztailaren 10ean eta 12an ere han izango dira 17:00etatik 19:00etara, joaten direnei eskaera egiten laguntzeko.

Uztailaren 23an Arrasaten bozkatzeko aukerarik izango ez dutenei laguntzen ariko dira jeltzaleak bulegoan. "Posta bidezko botoa eman dezakete, era berean, gaixotasunagatik edo nolabaiteko ezintasun fisikoagatik bozketa egunean hauteslekura joaterik ez dutenek. Zentzu honetan, Arrasateko EAJ-PNV Iturriotz kaleko 21. zenbakian duen bulegoan laguntza eskaintzen ari da posta bidezko botoa kudeatu nahi duen orori".

Uztailaren 13an (eguena) amaitzen da eskaerak egiteko epea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak