Asteburuan ospatuko dituzte Santa Marinako jaiak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko uzt. 11a, 11:05
Erraldoiak, Santa Marinako jaietan, iaz.

Hiru eguneko festak izango dituzte, egubakoitzean hasita. Ohi moduan, banderen igoerarekin eta txokolate-janarekin ekingo diete jaiei eta askotariko ekintzak prestatu dituzte asteburu osorako. Jai Batzordeak eskerrak eman dizkiete egitaraua egiten lagundu dieten guztiei. "Espero dugu guztion gustukoa izatea", adierazi dute.

Santa Marinako jaietako egitaraua:

Egubakoitza, uztailak 14

  • 18:00etan, banderen igoera.
  • 18:30ean, txokolate-jana Agerre plazan.
  • 19:00etan, konpartsa auzoan.
  • 19:00etan, boloa Agerre plazan.
  • 20:00etan, Oscar Duran magoaren emanaldia Agerre plazan.
  • 22:00etan, DJ Iver-en emanaldia.

Zapatua, uztailak 15

  • 11:00etan, diana, Motores txarangaren eskutik, auzoko kaleetan zehar.
  • 10:00etatik 19:00etara, XXIV. Arrasate bola-joko txapelketa. Ondoren, barbakoa.
  • 11:00etatik 14:00etara, puzgarriak Santa Teresako kantxan.
  • 12:30ean, Txino jokoaren lehen txapelketa, Toki Argi tabernan.
  • 14:00etan, herri barbakoa, Ivan Lett DJak girotuta, Toki Argiko terrazan.
  • 18:00etan, apar-festa Santa Teresako kantxan.
  • 19:30ean, konpartsa, auzoan zehar.
  • 20:30ean, Krossko ikuskizuna, Agerre plazan.
  • 21:00etan, IXYIROIren kontzertua, Makatzenako pilotalekuan.
  • 22:30ean, MCD taldearen kontzertua, Makatzenako pilotalekuan.
  • 23:30ean, Krossko ikuskizuna, Agerre plazan.

Domeka, uztailak 16

  • 11:00etan, diana, Motores txarangaren eskutik, auzoko kaleetan zehar.
  • 11:00etatik 14:00etara, puzgarriak eta apar-festa, Makatzenako pilotalekuan.
  • 13:00etan, auzoko hildakoen aldeko meza, Mesedeetako ikastetxean.
  • 14.00etan, auzoko erretiratuendako bazkaria Mesedeetako ikastetxean (65 urtetik gorakoak).
  • 19:00etan, herriko kirolak, Mentu plazan.
  • 19:00etan, Barbakoa Donosti tabernan, musikaz girotuta.
  • 20:00etan, boloa, txikienentzat, Agerre plazan.
  • 20:30ean, Akusicovers taldearen emanaldia, Agerre plazan.
  • 23:00etan, jaien amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak