Mendi ibilaldiak eta bisita gidatuak, asteburuero, Arrasaten

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko uzt. 5a, 18:09

Udarako eskaintza turistikoa aurkeztu du Arrasateko Udalak. Jarduera guztiak doakoak izango dira.

"Arrasate gertuko turismoa" lelopean aurkeztu du Udalak udarako turismo eskaintza. Bisita gidatuak eta mendi ibilbideak eskainiko dituzte aste bukaera guztietan. Uztailean, abuztuan eta irailean udalerriko historia, industria edo eraikin garrantzitsuenen inguruko bisita gidatuak izango dira, larunbatero, eta Arrasateko ingurune naturala ezagutzeko mendi irteerak igandetan egingo dituzte uztailetik irailera bitartean.

Jarduera guztiak doakoak izango dira. "Arrasateko ondare historikoa eta naturala balioestea eta ezagutaraztea, baina, aldi berean, tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea, herritarrei eta bisitariei Arrasate ezagutzeko eta, horren bidez, tokiko kontsumoa bultzatzeko plan desberdinak eskaintzea" da eskaintzaren helburua.


Bisita gidatuak:

Arrasate hiribildu bizia:
Larunbatetan, uztailean, abuztuan eta irailean (uztailaren 1ean/15/29; abuztuaren 5ean/12;
eta irailaren 2an)
Ordua: 11:00. Abiapuntua: Biteri plaza.

Arrasateko industria ondarea:

Larunbatetan, uztailean eta irailean (uztailaren 8an, 22an eta irailaren 9an).
Ordua: 11:00. Abiapuntua: Biteri plaza.

Izen emateak: izenemateak.arrasate.eus, BAZ: 943 25 20 00. Uztailan eta abuztuan: 644 37 47 46, irailean 695 75 34 30.

Mendi ibilbideak:
  • Uztailak 9: Udalatxeko igoera Kanpazarren barrena.
  • Uztailak 23: PR Gi 206 Murugain, herensugearen ibilbidea.
  • Abuztuak 6: Udalara igoera – Gongetako meatzea – Besaide.
  • Abuztuak 27: Udala – Txukurrillo.
  • Irailak 3: Espeleologia, Galarrako koba.
  • Irailak 10: Arrasate – Arantzazu, erromesen bidea.
  • Irailak 17: Anporretara itzulera, burdinbidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak