Arrasateko igerilekuko aldagelak itxiko dituzte, konponketa lanak egiteko

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko uztailaren 5a

Arrasateko igerilekua.

Udalak jakinarazi duenez, aldagelak ezingo dira erabili uztailaren 10etik abuztuaren 10era arte, zorua konpondu behar dutelako. Era horretan, "instalazioen segurtasun eta funtzionamendu egokia" bermatu nahi dute.

Lan horiek, ordea, ez dute eraginik izango igerilekuaren egunerokoan. Erabiltzaileek Kantxako aldagelak erabiltzeko aukera izango dute tarte horretan, eta Udalak jakinarazi du "ahalegin guztiak" egingo dituela "erabiltzaileei eragindako eragozpenak gutxitzeko eta aldageletarako sarbide osoa ahalik eta lasterren berrezartzeko".

Dena den, eguneratzeen berri emango dute obrek iraun artean. Horretarako, Udalaren kanal ofizialak erabiliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak