Ekainaren 23etik 25era aritu zen Ane Rincon Valentzian Euskal Selekzioarekin gainontzeko autonomi erkidegoetako selekzioen kontra lehiatzen. Hasierako fasean norgehiagoka guztiak irabazi zituzten eta, finalerdietan, amore eman behar izan zuten Valentziaren kontra. Gauzak horrela, hirugarren eta laugarren posturako baliagarria zen partidua jokatu zuten Kataluniaren kontra eta, Rincon eta bere taldekideak nagusitu egin ziren, hirugarren postua bereganatuz.
Honako hau, baina, ez da aurreneko horrelako aurreneko esperientzia jokalari arrasatearrarentzat. Aste Santuan Espainiako Errugbi Federazioak egindako emakumezkoen 18 urtez azpiko Training Camp delakoan hartu baitzuen parte Chesten (Valentzia). Lau egunez, Katalunia, Madril eta Valentziako Federazioek, Belgikako selekzioarekin batera, zenbait lansaio burutu zituzten, Ane Rinconen arrasatearraren parte hartzearekin.
Batzar Nagusia
Bestalde, Arrasate Errugbi Taldeak jakinarazi du datorren uztailaren 18an, martitzena, egingo duela Ohiko Batzar Nagusia. Ohi bezala, hitzordua Mojategin izango da, 18:00etan lehenengo deialdian eta, bigarrenean, 18:30ean. Datozen egunetan batzarraren gai-zerrenda jakinaraziko dute.