Avesantes elkarteak hirugarren urteurrena ospatuko du zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko uzt. 3a, 09:52

Elkartearen lehen urteurreneko magia ikuskizuna.

Santa Teresa eta Doneztebe Portuko kaleetako bizilagunen elkarteak hiru urte bete ditu dagoeneko eta urteurrena ospatzeko jaia egingo dute zapatuan, uztailak 8.

2020an sortu zuten Avesantes elkartea eta aurreko urteetan egin moduan, urteurrena ospatzeko jaia egingo dute aurten ere. Zapatu honetan izango da, uztailaren 8an, eta egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako.

Lehenik 11:00etan, haurrendako lasterketa egingo dute Doneztebe Portukon. Gero, 11:30ean hasita, pintxo-pote musikatua egingo dute auzoan zehar eta 12:00etan jolas herrikoiak eta ur-jolasak izango dituzte. 13:00etan egingo dute pregoia eta 14:30ean, berriz, bazkari herrikoia, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa guneko patioan.

Bazkalostea bingoarekin arinduko dute, 16:30ean hasita, eta arratsaldea DJ Daniren musikak girotuko du (18:00etan hasiko da). Egunari amaiera ematen joateko, 20:00etan, txistorrak erreko dituzte parrillan eta ondoren, Patxi Luqueren emanaldia izango da, 21:00etan.

Avesantes elkarteak Fagor Electronicaren eta Dikarren laguntza izan du egitaraua prestatzeko.

Patxi Luquek urtero eskaintzen du emanaldia Santa Teresan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak