Aukera paregabea izango da uztailaren 21ean egindako Batzar Nagusian azaldutako edukiak zehatz-mehatz ezagutzeko: informazio garrantzitsua lortu eta erakundearekin eta haren jarduerekin lotutako edozein zalantza argitzeko aukera egongo da.
Leintz Bailarako Ekiolako Kontseilu Errektoreko hiru kidek gidatuko dute saioa: Maite Irurbe, Jose Mari Balzategi eta Iñaki Aranburuk. Gainera, enpresa bazkide laguntzaileen ordezkari gisa, Aritz Otxandiano Fagorreko ordezkaria egongo da, –ekimenarekin konprometitutako enpresetako bat–.
Informazio saioa herritar guztientzat irekita egongo da, eta uztailaren 5ean arratsaldeko 18:30ean izango den arren; aurrez aurre kontsultak egiteko aukera ere izango dute interesatuek, Arrasateko BAZeko bulegoan, uztailaren 3tik 5era, 10:00etatik 13:00etara. Hilaren 5ean ere informazio-saioa egin baino ordubete lehenago, topaketa-gune bat eskainiko da Arrasateko Amaia Antzokiaren sarreran bertan, eta bertaratutakoek informazio gehigarria eskatu eta edozein zalantza argitu ahal izango dute.
Informazio gehiago eskuratzeko
Leintz Bailarako Ekiolak interesa duten guztiei informazio eguneratua emateko konpromisoa hartzen du. Hori dela eta, Leintz Bailara Ekiola webgunea bisitatzera gonbidata luzatzen dio, antolakuntzari buruzko datu garrantzitsuak eta albiste eguneratuak ikusi nahi dituenari.
Era berean, edozein galdera edo informazio eskaera info@leintz- baila.ekiola.eus helbide elektronikora idatziz edo 618 09 11 28 telefono mugikorrera deituz lor daiteke.