Mauka Musikagintza, HFMN eta Jimmy Jazz-ek antolatuta, eta Arrasateko Udalak babestuta; uztailaren 7an eta 8an Mondra & Roll rock jaialdia ospatuko da Arrasateko Monterron parkean. Besteak-beste The Interrupters, Perkele, Bad Manners, U.K. Subs, Subterranean Kids, Arkada Social, Rotten XIII, Svetlanas, Maid Of Ace taldeak egongo dira jaialdian; eta Arrasateko Udalak 100 bono zozketatuko ditu kontzertuez gozatu ahal izateko.
Jaialdiaren antolakuntzak hainbat sarrera banatu ditu babesleen artean; eta Udalak herritarren artean zozketatzea erabaki du; Udalaren 100 sarreren zozketan parte-hartzeko, www.arrasate.eus atariaren bitartez eman behar da izena eta honako baldintzak betetzea beharrezkoa da: 16 urtetik gorakoa izatea eta Arrasaten erroldatua egotea.
Izen-ematea zabalik da honezkero, eta uztaialren 4a arte–eguna barne– luzatuko da parte-hartzeko epea. Zozketa hurrengo egunean burutuko da, uztailaren 5ean.