Euskaraz dauden askotariko produktuen ezagutza eta erabilera sustatzea helburu hartuta, euskarazko irakurgaiak, mahai-jolasak eta jolaserako elementuak maileguan hartzeko aukera izango da Musakolako igerilekuan uztailean, Freskura egitasmoaren baitan.
Horrez gain, Arrasateko familiei zuzendutako aisialdi eskaintza euskalduna landuko dute. Horretarako, uztaileko ostegunetan, Santa Barbarako ur-txorrotetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, tailer ezberdinak eskaintzen.
Honako hauek izango dira tailerrak:
- Uztailak 6: Erronka jolasak.
- Uztailak 13: Sormen tailerra.
- Uztailak 20: Naturan Jolasean.
- Uztailak 27: Zirkuan trebatzen.
Edozeinendako eskaintza
Adin tarte guztientzako eskaintza da Freskura. "Haur, nerabe eta helduei aukera ezberdinen bitartez (jolastuaz, irakurriaz eta tailerretan parte hartuz) parkean edo igerilekuan dauden momentuan euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaini nahi diegu, uztailean ere euskaraz jolasteko irakurtzeko eta gozatzeko aukerak eskainiz", azaldu dute.