Gaur goizaldeko 03:00etan Arrasateko alde zaharreko taberna batean izandako erasoa gaitzetsi dute Arrasateko Udal talde guztiek. Komunikabidetara bidalitako oharrean zera adierazi dute: "Indarkeria gertaera hauek oso larriak dira eta irmoki arbuiatu eta salatzen ditugu gisa honetako jarrerak. Gatazka eta arazoak kudeatzeko indarkeria bidezko jarrerak ekidin eta herritarren bizikidetza eta kohesioa indartzeko prebentzio sozial eta komunitarioa sustatzea da erakundeon ardura, eragile eta herritarrekin elkarlanean. Bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako herri eta jai eredua defendatzen dugu eta arrasatearrek behar eta merezi duten Arrasateren alde lanean jarraituko dugu. Gogoratu nahi dugu jaietan, urteko gainerako egun guztietan bezala, edozein eraso eta diskriminazioren aurkako jarrera funtsezkoa dela elkarbizitzarako. Zaindu dezagun elkar".