Korrontzi eta Oinkari taldeek Debagoieneko hainbat talderen kolaborazioa ere izango dute: Lagun Artean, Lore Gazteak, Txikitxu-Arrostaitz, Jaiki, Ttakun Txalaparta taldea eta Arrasateko Trikitixa Taldea.
Mozambikeren aldeko ekimena izango da, izan ere, sarreretatik ateratako dirua lankidetza-programei jarraipena ematera bideratuko dute, "iparraldeko nekazariek beren komunitateen bidezko garapenari lagunduko dion errenta sortzen jarrai dezaten". Mundukidek 24 urtetik gorako esperientzia du tokiko gaitasunen garapenean, eta komunitateekin zuzenean lan egiten du garapen autogestionarioa, integrala eta jasangarria bultzatzeko.