Hezkuntza sistemaz hausnartu dute Ikamaren jaialdian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko eka. 20a, 10:34

Iñigo Etxezarreta eta Jule Goikoetxea, hilaren 17an emandako hitzaldian, Arrasateko gaztetxean.

Ekainaren 17an, zapatua, antolatu zuen Ikamak ikasle jaialdia, Arrasaten. Dozenaka lagun bertaratu ziren, eta ikasturtea amaitzeko ez ezik, ikasleak politizatzeko bide izan zutela adierazi dute antolatzaileek.  

Hezkuntza feminista baterantz hitzaldiak eman zion hasiera egunari. Jule Goikoetxea eta Iñigo Etxezarreta izan ziren hizlariak, eta hezkuntza sistemaren gaur egungo analisi bat egiteko balio izan zien bertaratutakoei. "Ikuspegi zabal bat eman ziguten, nondik norakoak azaldu zizkiguten-eta; hurrengo urteetako problematika nagusiez ere jardun zuten, eta lagundu ziguten hausnartzen nolako hezkuntza feminista nahiko genukeen gizartean".

Azaldu dutenez, elkar ezagutzeko aukera izan zuten jardunaldietan, eta baita ondorengo espazio informaletan ere. Trikipoteoa eta bazkaria egin baitzituzten ostean, eta baita Aiert Alberdiren musika emanaldia ere. Bafle-poteoa ere egin zuten, eta, jaialdiari itxiera emateko, kontzertuak izan ziren gaztetxean.

Ikamako jaialdian eginiko bazkaria.

Hala, antolatzaileek nabarmendu dute egunaren balorazio "ona" egiten dutela. "Ikasle asko plazaratu ziren Arrasatera Hego Euskal Herriko toki ezberdinetatik, eta gure artean sartzeko eta ondo pasatzeko balio izan zigun".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak