Ekainaren 28an elkarretaratzea egingo dute, Morbor Arrasatek deituta

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ekainaren 22a

2021eko elkarretaratzea, Maiatzaren Bata plazan.

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, elkarretaratzea egingo dute eguaztenean Herriko Plazan, 19:30ean, Egunero jaioko gara, behin eta berriro lemapean. "Ez gara sigla hutsa, ez gara alfabetoko letra hautatuen hurrenkera bat. Ez gara egutegiko egun seinalatu bat, ez gara aste beteko kausa bat, ez gara festa bat, ezta desfile huts bat ere. Egunero garelako, egunero jaioko gara, behin eta berriro!", aldarrikatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak