Lehen aldiz banatu duten emakumezkoen entrenatzaile onenari Ana Mari Kreye sari jarri diote izena; 1960 eta 1980 hamarkadetan aitzindaria izan zen Kreye eskubaloia nesken artean sustatzen Gipuzkoan.
Arrasateko eskubaloi klubeko senior mutilen eta gazteen taldeko nesken entrenatzailea da Herrero. Eta elkartetik adierazi dute Gipuzkoako klubek emandako botoei esker izan dela saritua: "Horrela gure entrenatzailea den Ane Herrero izan zen hautatua sari hau jasotzeko".
Eta Herrero zoriondu gura izan dute: "Arrasate Eskubaloiko zuzendaritza taldeak, Aneren senior eta gazte mailetako jokalariek eta kluba osatzen dugun partaide guztien artean zorionak eman nahi dizkiogu egiten duen esfortzua eta duen jakintza besteekin partekatzeagatik. Mila esker Ane! Segi horrela!".