Bestalde, eguaztenean Elkarbizitza Eguna egingo dute ikasturteari bukaera emateko. Hala, BAT taldeak antolatuta, altxorraren bila jolasa egingo dute ikasleek. Antolaketa honako hau izango da:
- 09:05ean : lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleak Monterronera abiatuko dira (jolasaren hasiera 09:40ean).
- 10:30ean: laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoak Monterronera abiatuko dira (jolasaren hasiera 11:00ak aldera).
Behin Monterron parkera iritsita, taldeka jarriko dira eta talde bakoitzak Piratxoren mezua eta mapa bat jasoko du. Mezua tutoreak irakurriko die eta espezialistak froga ezberdinetan sakabanatuta egongo dira.
Jolasaren bilakaerari dagokionez, talde bakoitzak bere mapa ageri den bidea jarraituz hainbat erronka beteko ditu. Horretarako, espezialistak (piratak) egongo dira, laguntzeko eta ziurtatzeko erronkak betetzen direla. Era berean, erronka bakoitza amaitzean letra bat jaso eta mapan bertan itsatsi beharko dute. Altxorra jasotzeko letra guztiak itsatsita egon beharko dira.
Eskolatik azaldu dutenez, lehen txandako jolasa amaitzean, "garrantzitsua" da ahalik eta azkarren eskolara abiatzea. "Hurrengo saioko frogak jarri behar ditugulako. Horregatik jarri dugu altxorraren jasotzea eskolan bertan".
Gune bakoitzean bi espezialista egongo dira. Horietako bat ikasleekin batera jaitsiko da eta bestea Monterron parkera joango da pistak gordetzera.
Esker mezua BAT taldeari
Zuzendaritzak Arrasate Herri Eskolako BAT taldeari eskerrak eman nahi izan dizkio, "egindako lan izugarriagatik".