Bihartik aurrera ikurrinak salduko ditu Gure Eskuk Portaloian

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko eka. 19a, 13:13

Uztailaren 2an, Arrasatetik pasako da Tourraren bigarren etapa eta hori baliatu gura dute "herri baten borondatea eta determinazioa" nazioartean erakusteko, "gure ikurrak errepidera ateraz". Hala, Gure Eskuko ikurrinak eskuratzeko, salmenta mahaiak jarriko dituzte bihartik aurrera Portaloian eta bost eurotan salduko dituzte.

Bihar, etzi eta etzidamu jarriko dute salmenta mahaia Portaloian, 19:00etatik 20:30era, baita ekainaren 26tik uztailaren 1era bitartean ere, ordu berean. Tartean, ekainaren 24ko dragoi jana ere horretarako baliatuko dute. "Bete ditzagun gure errepide, balkoi, leiho eta bazterrak geure ikurrez, ikurrinez. Hemen zazpi herrialdez osatutako nazio bat dagoela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea lau haizetara aldarrikatzen duela. Entzun gaitzatela mundu zabalean", nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak