Espainiako Aerobik txapelketatik dominak, Arrasatera

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko eka. 18a, 15:00

Arrasateko Dragoi Gimnasia taldekoak asteburuan Espainiako txapelketan lortu dituzten dominekin. Argazkia: Edurne Elkoro.

Tarragonako Cunit herrian asteburuan jokatu duten Espainiako Aerobikeko txapelketan  izan dira Arrasateko Dragoi Gimnasia taldeko kideak eta Aerodance, Step, jubenil eta infantil kategoriatan emaitza bikainak lortuta, dominekin itzuli dira etxera.

"Urte osoan zehar Elena Lanuza entrenatzaileak eta taldeak, orokorrean, egin duen lana txalotzekoa da eta horren erakusle da Espainiako txapelketan eskuratu ditugun dominak. Zorionak irabazle guztiei", azaldu du Arrasateko Dragoi Gimnasia taldeko arduradun Edurne Elkorok.

Arrasatearrek irabazitako dominak

  • Step:
    • Lehenengo postua: Biribildu –Arrasate Dragoi taldeko lauk eta Gasteizko Biribildu klubeko lauk osatua –.
  • Jubenilak taldeka:
    • Hirugarren postua:  Nahia Irazola, Uxue Azkue, Sara Yan Azkarate, Nora Marco eta Maider Agirreurreta.
  • Aerodance:
    • Hirugarren postua: Nahia Irazola, Uxue Azkue, Sara Yan Azkarate, Nora Marco eta Maider Agirreurreta, Maria Martiarena eta Maddi Etxagibel.
  • Jubenilak bikoteka:
    • Laugarren postua: Nora Marco eta Maider Agirreurreta.
    • Bosgarren postua: Eider Vazquez eta Nira Cid.
  • Infantil bikoteka:
    • Bosgarren postua: Ane Aranzabal eta Malen Erdabide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak