Saharako banderak eskuetan hartuta ekitaldi xumea egin dute, Biteri plazan, Zamalahko altxamendua eta historiako beste pasarte batzuk gogora ekarrita. Ondoren, opariak banatu dituzte aurten, estreinakoz, Arrasateko Sahararren komunitateak egin duen arabiar hizkuntza eta Saharako kultura eskolak jaso dituzten haurren artean.