Zapatuan Arrasate Musikalek 50.urteurrena ospatu zuen, eta, egitarauaren baitan, Banana Shake taldearen kontzertua eta
The Potes taldearen eta Arrasate Musikaleko Bandaren fusiotik sortutako ikuskizuna egon zen Monterronen.
Belaunaldien bilgune
Gazte, haur, nagusi, bandako kide, taldeen jarraitzaile, lagun eta Arrasateko herritarrez bete zen Monterron parkea; hainbat belaunaldiren bilgune bihurtu zen. Arrasateko Banana Shake taldeak ireki zuen ekitaldia, eta primeran aritu zen oholtza gainean; atera berri dituzten kantuak jendaurrean abesteko izan zuten aukera paregabea bikain aprobetxatu zuten.
The Potesen eta Arrasate Musikaleko Bandaren txanda iritsi zen ostean; publikoaren txalo artean igo ziren oholtzara bi taldeak eta ezin hobeto aritu ziren elkarlanean. Bandak lagunduta, The Potesen, RIPen eta The Pogues taldearen abestiak interpretatu zituzten, eta erantzun bikaina jaso zuten publikoaren aldetik.